11:00 beterano taldeek, 12tan gizonezkoek eta ordu batetan emakumezkoek 2024ko Euskadiko Txapelketari aurre egitea aurreikusia zegoen. Itsasoa eta haizeak ez zuten arraunlarien lana batera erraztu. Goizeko 10tan kale zozketa egin zen Donostiako Aquariumean Txapelketa 4 kaleetara jokatze asmoz. Kaiku 1, Donostia Arraun Lagunak 2, Tolosaldea 3 eta Ondarroa 4 izan zen zozketak erabakitako kale banaketa. Beteranoen txapelketa hasi aurretik talde guztietako ordezkariak bigarren kale zozketara deituak izan ziren. Erlojupekoa 2 kaleetara 3 eta 4. kaleetatik, 2 minutuko tartearekin. 4. Kaletik 13:22 gure irteera ordua. Ordu batak baziren hirugarrenez estropada sistema aldatu zela itsasoak eta haize ufadek ez bait zuten laguntzeko intentziorik. Erlojupekoa banaka, 3. Kaletik, 2 minututako tartearekin eta 8 partaideak bata bestearen jarraian. Zozketak Orio lehen eta Arraun azken postuan ateratzea erabaki zuen. Estatxa askatzearekin hasi zen traineruen dantza Itsaso zakarrean. Balizetan 8:28 -ko denbora markatu zuten gure arraunlariek Oriok markatutakoa 18 segundutan hobetuz 6 estriborrak arruna puskatu eta ordezkoarekin Arraun egin eta gero. Bromarik ez. Andrea Astudillo patroiari traineruaren gobernantzan laguntzeko ababorreko hankeko eta bigarrenak arrauna trabeska jarri behar izan zuten askotan. Haietako batean hankekoari arrauna puskatu zitzaion eta ia bueltako luze osoa arraunik gabe taldearen mugimendua jarraituaz aritu behar izan zuen Xubane arraunlariak. Helmugan kezka gure arraunlarien artean hain estropada korapilatsuaren emaitzaren zain. Poza, ohiuak eta indarra Oriok baino 28 segundu hobea egin zutela jakitean eta hirugarren sailkatu zen Kaiarribak baino minuto oso bat hobea. Kontxako uretan Donostia Arraun Lagunak EUSKADIKO TXAPELDUN!