9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia . Getxo (Bizkaia)

9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña

Gustuko estropada eremua. Taldea gogotsu berriro Ikurriña dotore hau irabazteko. Eremuko errekorra 2015ekoa, Ikurriña Portu Zaharrean jokatzen zenekoa, 10:33.96. Gaur jokatutako eremuko denborarik onena 2021ekoa.

10:47,74.10:37,36 gure Lugañenek behar izan duena 2.kaletik 1,5 itsas milak egiteko, bigarren eta hirugarrenek baino 15 segundu gutxiago ondo ikasia duten arraunkera seguru eta indartsuari esker.

ZORIONAK gaurko erakustaldiagatik, 9. Ikurriña Lugañenera.

DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK osoaren izenean besarkadarik goxoena Getxoko arraun taldeari, Alberto Tellituren taldekideei, senitarteko eta lagunentzako. G.B.