KONTXAKO BANDERA. 1. IGANDEA, 2024/09/01, 11:00
Itsaso goraka eta olatu gutxi, marea biziak, giro garbia arraunerako. Zozketak bigarren txandan hirugarren kaletik jokatzera eraman gintuen. Estropadaren burua lehen paladatik hartu bagenuen ere, lehen txandan aritu zen Orioren denbora zen gainditu beharrekoa. Lan erditan Oriori segundu 1 ateratzen genion eta txandakideei 4tik gora. Poparean indar eta arraunkera erakustaldiari esker segurtasun haundiz Lugañene traineruak ez zuen hutsik egin.
Ohorezko Txandarako lehen txartela guretzako izan zen denborarik onena markatuaz, 10:28,26. Hirugarren Kontxako Bandera nahiko bideratuta gertzen zen gure arraunlaientzako Oriorekiko 9,1 segunduko errenta lortu eta gero, eta 12 segundutik gora gainontzeko aurkariekiko. Itzela erakustaldia. Gozamena. Hasi eta buka.