Josetxo Fernandez Vaqueriza estropada eremua, 2025/02/22, 9:00
Eguna argitu baino lehenago ginen arraun egiteko kondizio bikainak eman zizkigun Josetxo Fernández Vaqueriza estropada eremuan.
Behelainoagatik ordu erdiko atzerapenarekin hasi ziren estropadak eta jarri genuen tabernatxoan gure ARRAUNlariek egindako bizkotxoa kafetxo batekin hartzeko beta eman zigun bertaratutakoei.
Ur gutxi zegoen arren ur azal leunak estropadak erritmo onean egiteko lagundu zuen lerroz lerroko denboraldiko lehen estropadan.
Emaitzek gure taldeak bide onean doazela erakutsi ziguten eta motibazioa haundia da lanean jarraitzeko bai eta aldagelak garbitzeko ere!!
Mila esker atzoko estropadan laguntzen jardun zenuten guztiei tabernatxoan, aldageletan, ibilgailuen kokalekuarekin edo katamaranak gidatzen.
Emaitzak:
1X IF 4/6
2X IF 🥈 2/6
2X CF 4/4
4X JF 4/4
2X JF 🥇 1/2
1x ABM 5/7
1X IM 🥇1/6
2X IM 4/6
2X CM A, B, C 🥇🥉 1 ,3 ,4 / 9
4X CM 🥉 3/8
4X JM 🥈 2/4
2X JM 🥈 2/5
1X JM 4/7
2x ABM 4/4
AUPA ARRAUN!!!!
Eskerrik asko @portosortiz argazki galeriagatik

