KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA

KONTXAKO BANDERA. 2. IGANDEA, 2024/09/08, 11:00

Trainerua uretaratzeko momentuan, aste osoko zaletuen animo zaparrada gure arraunlariei egindako harrera ikusgarriarekin bat egin zen Kaiako arranpan.

Kontsolazio txandak 11:00tan ekin zion Astilleroren garaipenarekin, 10:55,34.

11:20etan ekin zitzaion gure kluba berriro urrezko izkiz idatzita utziko zuen Kontxako Ohorezko Txandari. 1º kaletik Orio, 2ºetik Tolosaldea, 3ºetik Kaiarriba eta 4º kaletik DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK. Euriak ere ez zuen galdu nahi izan indar eta boterez burututako estropada galanta. Hasieratik aurrean kokatu eta urte osoko lanaren emaitza denboraldiko azken estropadan ustutzera joan ziren gure arraunlariak. Ziabogan 5 segundutik gora aurkariei. 4. kalearen defentsak zuzenean garaipeneraino eraman zuen gure taldea gozamena izan zen azken luzean. Indarra, boterea, segurtasuna, ausardia: JARRERA! Hunkigarria hirugarrenez irabazi dugun Kontxako Bandera hau. 10:36.30. Sailkapen orokorrean 21:04,42. 20 segundutik gora gainontzeko aurkariak. Berriro Donostian geratu da Kontxako Bandera!