XXXI. ORIAKO JAITSIERA

XXXI. ORIAKO JAITSIERA
© Donostia Arraun Lagunak

Orio, 2025/02/15

Gure arraunlariek bi traineruetan egin dute arraun eta Oriako Jaitsieraren Bandera irabazi dugu. Guztira 77 ontzik hartu dute irteera eta 13 emakumezkoen trainerukoak ziren maila absolutuan. Gureak 1. eta 13. gelditu dira Oriako ibilbidean izandako gorabeheren ondoren. Test estropada hauek ikasteko balio dute!

Bigarren traineruan, lehenengoko arraunlariekin batera, etxeko arraunlari eta patroi berriak estreinatu dira, Klubaren berezko katean beste kate-begi bat sortuz.

Lana, batasuna, taldeko lana, kemena, gogoa, pasioa, estreinaldia, urduritasuna, Jarrera, harrobia = DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK!!!

Ohiko afaria sagardotegian eta bihar Soustonsen izango gara.

AUPA ARRAUN!!!