Banku mugikorra arraun olinpikoa da: arraunlaria eserlekuan lerratzen da hanken indarra palada bakoitzean aprobetxatzeko. Arrauneko modalitaterik teknikoena da, eta Jokoetan lehiatzen dena.
Donostia Arraun Lagunaken banku mugikorrak Urumea ibaian entrenatzen du, Martuteneko egoitzaren ondoan, eta neguan eta udaberrian lehiatzen da: Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Liga, Gipuzkoako Iraupen Luzeko Txapelketa eta neguko estatu mailako txapelketak.
2024ko urrian sailak denboraldia Akitaniako Soustons lakuko stage batekin ireki zuen, talde guztiak batera: infantiletatik beteranoetara.