Arraun Lagunak Euskotren Ligako txapeldun aldarrikatu da gaur goizean Zarautzen, bere historian bigarren aldiz. Eta handi egin du: Juan Mari Etxaberenek titulua ziurtatu dute denboraldiko bosgarren bandera eskuratuz, eta ez edozein, Zarauzko Ikurriña baizik. Jardunaldia, hori bai, Donostiarrak eraman du; azken txanpa handi batekin ia ezabatu du Arraun Lagunakek atzo lortutako aldea, baina hauek eutsi egin diote, sufritzen ere jakinda.
Denboraldia hasi zenean ez zeuden baztertuta, baina denboraldiaurrean ikusitako emaitzengatik ez zirela faborito irudi zezakeen. Urtean zehar ikusi denaren ondoren, argi geratzen da dena neurtuta zegoela eta testak horixe direla, testak, haientzat historiko bihurtu den denboraldi bati ahalik eta modurik onenean aurre egiteko proba hutsak.