Oriako Jaitsiera

Oriako Jaitsiera
© Donostia Arraun Lagunak

Arraun Lagunak nagusi Oriako Jaitsieran. Kontxako Banderako eta Euskotren Ligetako txapeldunek 2024ko denboraldiaurreari ekin zioten, iaz erakutsitako indarrari eusten diotela frogatuz. Emakumezkoen erlojupekoan, Arraun Lagunakek ibilbideko lau kilometroak 16 minutu, segundo bat eta 75 ehunenean osatu zituen. Juan Mari Etxabek zuzendutako tripulazioak bi segundo eta 33 ehuneneko aldea baino ez zion atera Oriori, Maider Etxaniz patroi zuela lehiatu baitzen. Oriotarrek ezin izan zuten 2023an lortutako garaipena berretsi.