18:30ean hasi zen emakumezkoen San Telmo Saria, binakako 3 tandarekin. Lehen tandan Zarautz eta Zumaia B neurtu ziren, bigarrenean gure trainerilla Hondarribiarekin lehiatu zen eta hirugarren eta azken tandan San Juan eta Zumaia A. Urola ibaiaren adarrak ematen dituen kale jokoek ikuskizuna eskaini zuten eta, azkenean, gure trainerillak txapeldun bandera astindu zuen hirugarren urtez jarraian; etxeko B trainerilla bigarrena izan zen 14 segundora eta San Juan hirugarrena 19ra.