2. JARDUNALDIA. I. Bueuko Udalaren Emakumezkoen Bandera

2. JARDUNALDIA. I. Bueuko Udalaren Emakumezkoen Bandera
© Donostia Arraun Lagunak

Pontevedrako Bueu herrian jokatu da Euskotren Ligako Bueuko Udalaren lehen emakumezkoen Bandera. Estropada-zelai ezezaguna eta, berriro ere, kaleen zozketan egokitu zitzaien 4. kaletik, gure arraunlariek garaipenera eramango zituen estropada egin zuten. Urak nahiko lasai zeuden arren, korronteek jokoa eman zuten. Kanpoko baliza-ziabogan gainerakoetatik 6 segundora zeuden. Itzulerako luzean aldea handitu zuten, 10:27ko azken denborarekin eta estropada-zelaiko errekorrarekin; +8,98 Tolosaldea, +9,56 Orio eta +16,96 Kaiarriba.

Donostiarako bidea laburragoa egin zen asteburuan lortutako 2 Banderekin, sailkapen orokorrean batutako 16 puntuekin eta Liderraren maillot urdinarekin.