32 urte geroago, Espainiako Traineru Txapelketa berriro ospatu zen Donostiako Kontxa badian. 1992ko edizio hartan gure gizonezkoen trainerua Espainiako Txapeldun izendatu zuten. Txapeldun haietako hiruren alabak gaur egungo traineruko taldean daude. Emakumezkoen 5 talde eta gizonezkoen 8 talde izena eman zuten joan den asteko Txapelketetan. Larunbatean 12:00etan egin zen tanden zozketak erabaki zuen lehen kanporaketa donostiarren artekoa izango zela eta bigarrenean Astillero, Orio eta Hondarribia lehiatuko zirela. Azken honek 5. egin zuen eta igandeko finaletik kanpo geratu zen. Gure traineruak denborarik onena egin zuen, 26:06 minuturekin. Kaiarriba bigarrena izan zen, 26:41ekin.
Igandeko 12:30ean hasi genuen Txapelketa hau, non emakumeok ere 5.556 metro egiten baititugu 4 luzetan. 1. kalea Orio, 2. kalea Astillero, 3. kalea ARRAUN eta 4.etik Kaiarriba. Urak nahasita zeuden arren, lehen palakadetatik Lugañene estropadaren buru jarri zen eta hirugarren luzetik aurrera arerioak atzean utzi zituzten. 24:15eko denborarekin triplete historikoa lortu genuen. Oriok 2. denborarik onena egin zuen, 24:46, Kaiarribak 25:18 eta Astillerok 26:08 minutu.
Antzina gertatzen zen bezala, gure arraunlariek uretan jaso zuten Espainiako Txapelketako Bandera, ekaineko igande bakoitzean jokatutako Txapelketa bakoitzean onenak izan zirela erakutsiz: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia.