5. JARDUNALDIA. VI. Bilboko Bandera. Bilbo (Bizkaia)

5. JARDUNALDIA. VI. Bilboko Bandera. Bilbo (Bizkaia)
© Donostia Arraun Lagunak

Laugarren urtez jarraian Bilboko Bandera eramaten dugu!

Ligako erlojuaren kontrako estropada bakarrean gure arraunlariak bikain aritu ziren Nerbioiko uretan. Indarra eta indar gehiago zen estropada irabazteko behar zena. Joaneko luzean 5 segundoko aldea ateratzen zioten jada bigarren sailkatuari, eta itzulerakoan beste 6 gehitu zizkioten, guztira 13,46 segundo. Laugarren urtez jarraian astindu zen Bilboko Bandera eta, gainera, metatutako 40 punturekin Lidergoa sendotzen hasi zen Ligako 5. jardunaldian.