6. JARDUNALDIA. III. Sestaoko Udalaren Bandera. Sestao (Bizkaia)

6. JARDUNALDIA. III. Sestaoko Udalaren Bandera. Sestao (Bizkaia)
© Donostia Arraun Lagunak

Estropada-zelai honek kaleekin jokatzera behartzen zaitu estropadaren une oro, eta hala egin zuten gure arraunlariek laugarren kaletik: ziabogan 4:42ko denbora eginez eta estropada-zelaiko errekor berria ezarriz, 18 segundotan hobetuta. Estropada ikaragarria egin zuten, arerioei 9 eta 16 segundoko aldea aterata.

Bandera astindu izanak eta gure istribor marka den Jararen etxean errekor berria ezarri izanak atseginago egin zuen Galiziarako bidea hartzea, LIDER izanik eta 6. jardunaldi honetan hirugarren dobletearekin.