Euskotren Ligako 8. jardunaldia lehen kaletik jokatu dugu Cabo da Cruzen. Bateetako langileek bezalaxe, gure arraunlariek ausart eta borrokalari egin dute arraun Galiziako uretako azken estropadan. Onak izan ez ziren lehen palakadak berreskuratuz, beren palakada bateratu eta seguruarengan zuten konfiantzarekin, 8. Bandera eskuratu dugu eta lidergoari eutsi diogu beste aste batez. Ligaren erdia gurea da jada!!!
8a alboka jarrita infinitu bihurtzen dugu: hori da Arraunen erronka!