9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia. Getxo (Bizkaia)

9. JARDUNALDIA. Getxoko Estropaden XVI. Ikurriña – J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia. Getxo (Bizkaia)
© Donostia Arraun Lagunak

Gustuko den estropada-zelaia. Taldea gogotsu hain Ikurriña polit hau berriro irabazteko. Errekorra 2015ekoa da, estropadak Portu Zaharrean egiten zirenekoa, 10:33,96. Gaur arraun egin dugun estropada-zelaiko denborarik onena 2021ekoa zen, 10:47,74.

10:37,36 behar izan du gure Lugañenek 2. kaletik 1,5 itsas milia egiteko, bigarren eta hirugarren sailkatuak baino 15 segundo gutxiago, bere palakada seguru eta indartsuaz baliatuz.

ZORIONAK gaurko erakustaldiagatik, Lugañenera joango den 9. Ikurriña.

DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK Klub osoaren izenean, gure doluminak Getxoko arraun klubarentzat, Alberto Telliturren taldekideentzat, lagunentzat eta senideentzat. G.B.