11. JARDUNALDIA. VIII. CaixaBank Bandera. Castro Urdiales (Kantabria)

11. JARDUNALDIA. VIII. CaixaBank Bandera. Castro Urdiales (Kantabria)
© Donostia Arraun Lagunak
  1. kaletik arraun eginez, 2018ko errekorretik 5,92ra geratu gara. Irteera oso ona 4. kaleak gordetzen zigunerako. Ziabogaren ondoren Tolosaldeak estutu egin gaitu branka sartuz, baina estropada-zelai honek eskatzen zuen lan exijenteak eragin du gure Arraunlariek estutu eta helmuga zeharkatzea bigarren sailkatuari 7,9 aurreratuta.

Indar eta palakada erakustaldi berria 11. Bandera irabazteko. Buruhandien koadrila!

LIDERGOA sendotuz doa Ligako 11. jardunaldian eta 11. bandera etxera.

Lehorrean doping kontrola egiteko zain zeuden. 4. istriborrekoari egokitu zaio, Ane Sánchezi. No problem.