2016an Bixiguaren Bandera irabazi genuenetik, gaur arte ez genituen arraunak altxatu Orion udan; bai neguan, ORIAko jaitsiera irabazi genuenean. Gaur EUSKOTREN LIGAko 12. Bandera irabazi dugu, estropadan zehar ikusi diren maniobra kaltegarriak gorabehera.
Asteburuko helburua beteta. Seigarren dobletearekin sailkapen orokorrean Lider jarraitzen dugu 96 punturekin, Lidergoa sendotuz.
Liga amaitzeko 4 estropada baino ez dira falta eta LIGAREN BILA GOAZ!