13. JARDUNALDIA. XVI. Txingudiko Bandera / Balfego Sari Nagusia. Hondarribia (Gipuzkoa)

13. JARDUNALDIA. XVI. Txingudiko Bandera / Balfego Sari Nagusia. Hondarribia (Gipuzkoa)
© Donostia Arraun Lagunak

Donostian kainoikada jo duenerako, gure trainerua EUSKOTREN LIGA 2024ko TXAPELDUN aldarrikatua zen jada.

A Coruñan Ligari ekin genionetik, etenik gabe irabazten dugun 13. Bandera da hau, eta 13. jardunaldi honek sari gehigarri bat zekarren. Liga amaitzeko oraindik 3 jardunaldi falta badira ere, matematikoki EUSKOTREN LIGAKO TXAPELDUNAK GARA!!!

2023ko Ligako lehen jardunaldian Liderraren maillota jantzi genuen eta ez dugu jardunaldi bakar batean ere galdu 2 urte hauetan. Balentria honek bai merezi duela kainoikada bat edo Donostia abordatzea.

Gozatu Aste Nagusi zoragarri batez, EUSKOTREN LIGAKO TXAPELDUNAK GARELA ospatuz.