SAILKAPEN ESTROPADA, 2024/08/29, 18:00
Bi taldetan banatutako 20 talde ginen Kontxa 2024an lehiatzeko 7 plazetako baten bila; 13 etxera itzuliko ziren. Eguerdiko 12etako ordezkarien bileran, zozketak erabaki zuen 16. askatuko genuela estatxa.
Egun lainotua, marea hilak eta jaisten, eta metro bat baino gutxiagoko olatuekin: baldintza onak arraun egiteko. Ziaboga oso irekia hartuta, 6 segundoko aldea ateratzen genien bigarrenei. Helmugan lehenak izan ginen eta 11 minututik jaisten zen talde bakarra.
ETE Ligako taldeek asko estutu zituzten Euskotren Ligako gainerako taldeak, espero ez zen amaierako sailkapena osatuz. Sailkapen estropadaren ordenari jarraituz, hauek izan ginen Kontxan arraun egiteko 7 txarteletako bat lortu genuen taldeak: Donostia Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio.