HARRERA HISTORIKOA KONSTITUZIO PLAZAN

HARRERA HISTORIKOA KONSTITUZIO PLAZAN
© Donostia Arraun Lagunak

HARRERA HISTORIKOA KONSTITUZIO PLAZAN, 2024/09/08, 14:00

Arratsaldeko ordu biak pasata, Arraunen txaranga Konstituzio plazara iristen zen Portu kaletik, irabazi berri zuten Kontxako Bandera astinduz Kaitik kalejira alai batean etorri ziren Txapeldunen atzetik. Donostian berpiztu zen antzinako ohitura bat. Ikusgarria!

Alkate jaunak Udaletxe zaharreko leihoak zabaldu zituen, talde Txapelduna banan-banan deitua izan zedin, txalo-zaparradaren artean. Lepo betetako Plaza lehertu egin zen Kontxako Bandera ospetsua balkoi nagusian astindu zenean azkenean. Donostiak merezi zuen harrera hau. Kontxako Bandera behar bezala ospatu ondoren, bertaratutakoentzat eta gure arraunlarientzat ustekabean, haiek berek astindu zituzten donostiarrontzat hain sinbolikoa den fatxada honetan 2024ko denboraldian jokatu eta irabazitako 18 Ikurriñak eta Banderak. Poz giro horrekin jarri zitzaion diamantezko brotxea inork sekula lortu gabeko denboraldi ikusgarri eta ahaztezin honi.

Harrera historikoa Konstituzio plazan