KONTXAKO BANDERAREN 2. IGANDEA

KONTXAKO BANDERAREN 2. IGANDEA
© Donostia Arraun Lagunak

KONTXAKO BANDERAREN 2. IGANDEA, 2024/09/08, 11:00

Ontziratzeko unean, jasotako animo ugariak zaleek kaiko arrapalan taldeari egindako korridore ikusgarriarekin bat egin zuten.

Kontsolazio Tanda 11:00etan hasi zen, Astilleroren garaipenarekin, 10:55,34.

11:20etan hasi zen Kontxako Banderaren Ohorezko Tanda, berriro ere gure Kluba urrezko letraz idatziko zuena. 1. kalea Oriorentzat, 2. kalea Tolosaldearentzat, 3. kalea Kaiarribarentzat eta 4. kaletik DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK. Euriak ere ez zuen galdu nahi izan gure arraunlariek eskaini ziguten indar eta botere estropada. Hasieratik estropadaren buru izanik, gure arraunlariak urte osoan egindako lan on guztiaren gainerakoa ematera joan ziren. Ziabogan bigarrenari 5 segundoko aldea ateratzen zioten jada. 4. kaleko defentsa onak garaipenera eraman zuen gure taldea, azken luze honetako gozamenaz disfrutatuz. Indarra, boterea, segurtasuna, ausardia: JARRERA! Oso hunkigarria irabazitako hirugarren Kontxako Bandera hau, 10:36,30. Sailkapen Orokorrean 21.04,42, arerioei 20 segundo baino gehiago aterata. Beste behin ere Kontxako Bandera Donostian geratzen da!