KONTXAKO BANDERAREN 1. IGANDEA, 2024/09/01, 11:00
Marea biziak eta marea igotzen, olatu gutxi; bikaina arraun egiteko. Zozketak nahi izan zuen bigarren tandan 3. kaletik arraun egin genezan. Lehen palakadatik estropadaren buru jarri ginen. Oriok lehen tandan ezarritako denbora zen gainditu beharreko helburua. Ziabogan aldea segundo batekoa zen gure alde. Popan, palakadako indarrari eta boterari esker, erabateko segurtasunez, Lugañenek ez zuen huts egin.
Ohorezko Tandarako lehen txartela Arraunentzat izan zen, 1. jardunaldiko krono onena eginez, 10:28,26. Hirugarren Bandera oso ondo bideratuta geratzen zen, Oriorekiko —bigarren sailkatua— 9,1 segundoko errenta aldekoarekin. Gainerako tripulazioak 12 segundo baino gehiagora geratu ziren. Ikusgarria erakustaldia. Gozamena. Hasi eta amaitu.