SOUSTONSEKO STAGEA (AKITANIA, FRANTZIA)

SOUSTONSEKO STAGEA (AKITANIA, FRANTZIA)
© Donostia Arraun Lagunak

Goizeko lehen orduan aulki mugikorreko taldeak Soustons herri akitaniarreko aintzirara joan ziren URPA autobusetan, urteko lehen stagea egitera, haurretatik beteranoetaraino.
Urtetan aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketak jokatu ditugun gunean, denboraldi hasierako entrenamendu bikainak osatu dituzte entrenatzaile berrien aginduetara.

Gure arraunlariak, Teknikariak eta Lehorreko taldea nekatuta itzuli ziren etxera, baina egindako entrenamendu bakoitzari errendimendu ezin hobea atera izanaren pozarekin.

Entrenamenduez gain, talde guztien arteko lan bateratua nabarmendu nahi dugu, eta eguna borobildu zutela jarrera aparta erakutsiz, bai uretan bai lehorrean.

Esker berezia Aviron Club Soustonnais arraun klubari.

Denboraldi hasiera bikaina!
AUPA ARRAUN!

ARRAUNEAN