BIKAINTASUN SARIAK 2024

BIKAINTASUN SARIAK 2024
© Donostia Arraun Lagunak

Radio San Sebastián, Cadena SER
Kursaal, 2024/11/06, 19:00

Gala berezia eta Bikaintasunez betea bizi izan genuen Donostiako Kursaalean. Saritu bakoitzaren pasioz betetako ibilbide emankorrak, ZORIONAK guztioi!

Donostia Arraun Lagunaken izenean, KIROL saileko BIKAINTASUN sari pertsonalizatua Itziar Eguren gure Presidenteak eta Xubane Uribarrena gure arraunlariak jaso zuten, Gipuzkoako Arraun Federazioko Presidente Elias Arruebarrenaren eskutik.

BIKAINTASUN sari hau gugan sinetsi duzuen eta ARRAUN egin duzuen guztion lan kolektiboaren aitorpena da, 10 urte dirauen estropada honetan gurekin arraun egin duzuenona.
ZORIONAK, BIKAINAK GARELAKO!

Eskerrik asko Radio San Sebastián – Cadena SERi une bikain batean iritsi zaigun sariagatik, eta ZORIONAK zuei ere 99 urteengatik eta mendeurrenagatik, hurrenez hurren.

Gala SER

BIKAINTASUN SARIAK 2024

  • Musika: ERESBIL
  • Enpresa: ONDARRETA
  • Kirola: DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK
  • Artea eta Kultura: EDUARDO CHILLIDAREN ARTISAUAK
  • Gastronomia: ZELAI TXIKI
  • Ikerketa: Euskadiko Teknologia Parkea Gipuzkoan
  • Gizarte Eragina: GIPUZKOAKO ODOL EMAILEAK
  • Euskara: ETXEPARE INSTITUTUA
  • Iñaki Gabilondo Humanitate eta Komunikazio Saria: ISABEL AZKARATE