Donostiarroi burua danbor eta upelen hotsez betetzen hasten zaigun egun hauetan, aulki mugikorreko gure arraunlariak Gipuzkoako Txapelketan lehiatu ziren atzo.
Oso pozik itzuli ginen lortutako emaitzekin: Gipuzkoako TXAPELDUNAK eta Txapeldunordeak ditugu!
Zorionak domina irabazi ez zuten gainerako arraunlariei ere, egiten ari diren lanagatik eta jarreragatik. Lanean jarraitu behar da, taldea!!
🥇 1X IM Oinatz Goenaga
🥇 2X CM Alex Pablos / Telmo Aramburu
🥇 2X JF Ane Villagarcia / Nahia Goenaga
🥈 1X CM Marcos del Amo
🥈 2X CF Aimara Jauregi / June Iparragirre
🥈 2X CM Unai Antoñanzas / Oier Gonzalez
BAGERA,
GU ERE BAI,
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI,
AUPA ARRAUN!!!
