2025/02/08, Castrelo do Miño, Galizia
Gure Klubaren ordezkaritza batek —kadete mailako bi 2X eta gazte mailako 2- bat— Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartu du, ontzi laburretan lehiatzen dena.
Pozik gaude Galiziatik iritsi diren emaitzekin. Garaipenak ez dira egiten ari garen lan onaren neurgailu bakarra. Erronka berriei erantzuten ari gatzaizkie Talde Teknikoen eta arraunlarien lanarekin, eta palakadarik galdu gabe 2025eko denboraldian lanean jarraituko dugu.
2- JF 12/22 Ane Villagarcia / Nahia Goenaga
2x CM 1 8/19 Telmo Aramburu / Alex Pablos
2x CM 2 10/19 Mikel Pesqueira / Marcos del Amo
Ane Villagarciak eta Nahia Goenagak bihar Euskal Selekzioarekin lehiatuko dute Autonomien arteko Txapelketan, 4x eta 8+ JF ontzietan arraun eginez. Zorte on!!
AUPA ARRAUN!!!