ARTAIÑU konpartsak, Groseko artzain eta inudeek, 24 urte daramatza auzoa alaitzen dantza alaiekin eta danbor eta upelen doinuz egindako parodiekin.
Katalunia plazan egiten duten parodian Aitona Memoriala saria jaso dugu, azken 10 urte hauetan traineruarekin daramagun ibilbide bikain eta emankorragatik.
Aipamen berezia izan zen Xubane arraunlari grostarrarentzat ere. Jasotako aitorpena eskertzeko, gure arraunlariek dantza egin zuten giro festiboan konpartsako gainerako kideekin batera, Ixil ixilik dago kantaren doinuan.
Eskerrik asko Laidari, konpartsako mikeleteari, eta bere aginduetara donostiarrok zergatik garen Kaxkarinak gogorarazten diguten konpartsako kide guztiei.
Hurrengo estekan ikus daitezke IRUTXULOKO HITZAk Beñat Parraren eskutik argitaratutako albistea eta Asier Gonzalez de San Pedroren argazki-galeria:
https://irutxulo.hitza.eus/2025/02/03/groseko-inude-eta-artzainek-auzoa-alaitu-dute/
